Zure partea, zentzuz betea: Aupan sar zaitez!
Aupako autopartatekatzeak Euskal Herri-Aturriko trantsizio ekologiko eta sozialean parte hartzen du, 10 auto partekaturekin eta izena emana duten kasik 550 pertsonarekin.
Partekatutako auto bakoitzak 7 ibilgailu saihesten ditu, aparkatzeko lekuak libre uzten, eta urtean 48.000 km-ko bidaia saihesten, hots, CO₂ isuriak asko murrizten ditu1.
30.000 € bigarren garapen faserako!
Garapen horri jarraipena emateko, Aupak 30.000 €-ko finantzaketa kanpaina abiatzen du, 2026ko azarora arte.
Parte sozial bat edo gehiago hartuz ( parte 1 = 200 €/eusko), zuzenean inbestitzen duzu zure lurraldeko mugikortasun iraunkor, praktiko eta arduratsuan.
Zure ekarpenari esker,
- oraingo soldatadunen taldea sendotuko da,
- dauden geltokien sarea handitzen lagunduko,
- baina baita beste herri batzuetan zerbitzua irekitzeko parada emanen ere (Bokale, Bidarte, Donibane Lohizune, Hendaia…).
Egin zaitez aldaketaren eragile!
Kooperatiban inbestituz,
- Guztion onerako izanen den proiektu kolektibo bat laguntzen duzu. Eta ikusten duzu nola eragiten duen tokian-tokian!
- Zure iritzia ematen duzu. Biltzar Nagusietan, eta baita bazkideen hitzorduetan ere, pertsona 1 = boz 1 eta honek badu garrantzia!
- Beste bazkideekin balore komunak partekatzen dituzu. Elkarrekin, hurrunago goaz!
- Harro egon zaitezke abenturaren parte izateaz!
Zure inpaktua bikoitz dezakezu ere zure parteak euskoz ordainduz!
Dirua bazter ezazu ere !
Zerga abantaila!
Gure kooperatibak 10 urte baino gutxiago ditu, eta mozkin zergaren murrizketa Aupan bazkidetzean egindako ekarpenen % 18koa izan dezakezu.
Parte bat hartzen baduzu (200 €), egiazki 164 € bakarrik ordainduko duzu; 1.000 € inbestituz (5 parte), 820€ xahutzen dira azkenean.
Zerbitzuaren erabiltzean abantailak!
Zerbitzuan izena emateko gastua (40 €) eskainia da.
Hilabeteroko harpidetza murriztua da parte kopuruaren arabera (-2 €/parte bakoitz)
Autopartekatze zerbitzua jadanik erabiltzen duzu?
Gorago aipatu abantaila guztiak zuretzat dira ere. Baina ez da hori bakarrik !
Gure nahia da Aupa zerbitzu bat izatea erabiltzaileentzat , baina baita erabiltzaileek ere eragina izatea.
Bazkide bilakatzen bazara, zerbitzuaren hobekuntzan parte hartzen duzu:
- ibilgailuen kopurua handitzean,
- behar guztiak betetzeko modelo berriak agertzean,
- herritarren eta kolektibitateen artean autobanaketaren ikusgarritasuna hedatzean…
Inbestimendu horren hartzaile zuzena zara! Autoz ibiltzean modu bertutetsuan inbestitzen duzu.
Lagundu nahi bagaituzu:
1. Izen emate orria bete, izenpe eta igor ezazu aupa@citiz.fr helbidera (hemen kooperatibaren estatuak irakurri)
2. Zure parteak ordain itzazu lotura honen bidez.
Euskoz? Biramendua Auparen kontura egizu (263544469 Zenbakian).
Itzuliko gatzaizkizu lehenbailehen!
Galderarik ba ote duzu? Dei gaitzazu 0983619144 telefonora edo aupa@citiz.fr helbidera idatz iezaguzu.