ZERBITZU INFORMAZIOAK: Aparkalekua & Arau nagusiak!

Actualité publiée le 23/07/2024 | catégorie : Support et aide

Autoaren aparkalekua okupatua da?

Gidaria auto barnean da?
Kasu horretan, tokia uzteko eskatuko diogu, zerbitzuari buruzko azalpenak emanez eta manera atseginean epe laburreko aparkaleku batera bideratuz.
 
Gidaria ez bada auto barnean, autoa aparkatu aparkalekutik hurbil den toki arrunt batean

  • Ordaindu gabe (adostua da kolektibitateekin)
  • Usaiako legedia errespetatuz: ez aparkatu banaketarako erreserbatuak diren edo mugikortasun urriko pertsonentzat egokituriko tokietan
  • Ordaintzen diren aparkalekuak saihestu!
  • Dei-zentroaren (+33 9 70 82 11 11) bidez, abisatu non aparkatu duzuen, ondoko erabiltzaileari jakinaraz diezaiogun 

Aupa lan-taldeak eta herriko etxeek eginahalak egiten dituzte erabiltzaileentzat traba horien saihesteko.

Erreserba bat duzu eta zure autoa ez da geltokian?
Ez bazira abisatua izan, praktika ona da dei-zentroa deitzea
eta lagunduko zaitu zure autoa atzemateko

Arau nagusiak

Aupa zerbitzuaren iraunkortasuna eta komunitatearen asebetetzea bermatzeko

Autoaren egoera aztertu
Erreserbaren hastapenean eta bukaeran, ibilgailuaren egoera (garbitasuna, andeatzeak) jakinarazi.
Gure zerbitzua konfiantza harreman batean oinarritzen da eta hori islatzen dute alokatze baldintza orokorrek ere. Hastapenean ibilgailuaren egoera ez baduzu aztertu, ardura zure gain eror daitek

Puntualtasuna
Erabiltzaileen arteko trantsizioa goxoki egin dadin, ibilgailua itzuli behar duzun tenorea errespetatu, eta hori ezinezkoa bada, dei-zentroa abisatu.

Garbiketa
Aupa ibilgailua hastapenean bezain garbi itzuli behar da. Esfortzu txiki bat da zuretzat, baina erosotasun handi bat ondoko erabiltzaile guzientzat!

Ezantza
Ondoko erabiltzaileari arazoak saihesteko, ibilgailua itzultzean, ezantzaren laurdena duela segurtatu.

Ezantza betetzeko Total txartela eskularru kutxan atzemanen duzu eta kodea aplikazioko erreserba fitxan.

OROITU: Arazorik ukanez gero, 24 orenez irekia den laguntza telefonikora deitzen ahal duzue
(+33 9 70 82 11 11) zenbakira.

 

 

 

Voir toutes les actus