AUPA: euskal herriko citiz auto-partekatzea
Banakako auto bat aurreztu nahi duzu, ez duzu gehiago mantentze edo aparkatze arazorik nahi, eta aldi berean zure lurraldea hobetzen lagundu nahi duzu? Laster posible izanen da, Euskal Herrian, AUPA autozerbitzuko ibilgailuekin!
2023ko udatik goiti, 6 auto baino gehiago, hiriko auto ttipitik familia ibilgailuraino, zain izanen dituzu Euskal Herriko geltoki berrietan! Zerbitzua Baiona – Angelu – Biarritzen hasiko da.
Gero, geltoki berriak Ipar Euskal Herri osoan hedatuko dira, mailaka, hainbat urtez, zerbitzua kostalde osoan, barnealdean eta baita herritarrak engaiatuko diren herri eta auzoetan ere emateko.
Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboa: gobernantza arduratsu eta demokratikoa
AUPAk autozerbitzuko ibilgailuak zure esku ezartzen ditu. Oren bateko, egun bateko edo gehiagoko hartzen ahalko dituzu, txartel bat edo Citiz mugikorreko aplikazioa erabiliz. Horretaz baliatzeko, AUPAn izena ematea aski da, web orriaren edo izen emateko paperaren bidez. Zure izen ematea baliozkotu ondoan, auto bat erreserbatu eta hartzen ahalko duzu, zure beharren arabera.
Informazio gehiago: Erabiltzeko modua
Interes Euskal Herriko auto-partekatzearen eragile bilaka zaitez
Badakizu mugikortasunaren gaia funtsezkoa dela ingurumen alorrean eta zerbait egin nahi duzu? Euskal Herriko auto-partekatzearen eragile bilaka zaitez. Aupa kooperatibak ESSan (Ekonomia Sozial eta Solidarioan) engaiatuak diren bazkideak biltzen ditu: BIZI!, COL (Etxebizitza alorreko Langile Batzordea), Enargia, Herkide, Sokoa, hemengo elkargo batzuk, baina baita ere Euskal Herrian mugitzeko molde iraunkorren garapenean lagundu nahi duten herritarrak.
AUPAn, zure bozak kontatzen du: egin zaitez bazkide! Abentura eder hau hasteko behar zaitugu.
Auto-partekatzearen eragile bilakatzea eta Euskal Herrian mugitzeko molde iraunkorren garapenean laguntzea posible da Aupa Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboaren bazkide bihurtuz!
Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboa: gobernantza arduratsu eta demokratikoa
Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboaren estatutuari esker, gizarteko hainbat eragile biltzen dira proiektu komun baten inguruan: herritarrak, enpresak, elkarteak, tokiko elkargoak... Berdintasunean oinarritu gobernantza demokratiko batekin, "pertsona bat (fisikoa edo morala) = ahots bat" printzipioa aplikatuz, bakoitzak elkartasunez laguntzen du proiektua gauzatzen.
Gehiago jakiteko : Zer da Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboa?
5 arrazoi AUPAko bazkide bilakatzeko
- Trantsizio energetikoaren desafioari buru egin nahi diot, nire hirian mugitzeko molde iraunkorrak garatzen lagunduz.
- Auto-partekatzearen garapena lagundu nahi dut nire lurraldean
- Nire ahotsa entzunarazi nahi dut eta auto-partekatze zerbitzua hobetzen lagundu
- Tresnak, informazioak, bideoak partekatu nahi ditut, komunitate engaiatu batean.
- Tarifa alorreko abantailez baliatu nahi dut: izen emateko gastuak opari (40 €) + abonamenduaren prezioa murrizturik
Auto-partekatzearen eragile izatea da...
- AUPAren erabiltzaileen bozeramaile izatea
- Nire lurraldean auto-partekatzearen eta mugitzeko molde iraunkorren enbaxadore izatea
- Hemengo proiektuen garapenerako kontsultatua izatea
- Biltzar Nagusietan parte hartzea eta proiektua laguntzea
- Euskal Herriko mugitzeko moldeen alorreko beste eragileekiko lankidetzak sustatzea
Bazkide bilakatzeak abantaila berezi batzuez baliatzea dakar
- Kooperatibaren erabakietan parte hartzea, Biltzar Nagusien kari, bai eta Administrazio Kontseiluan hautagai gisa aurkeztu eta ordezkariak hautatu ahal izatea.
- Prezio abantailatsuez baliatzea
- Irabazteko xederik gabeko enpresa batean parte hartzea, jendea bere proiektuaren muinean jartzen duena, eta ez irabaziak
Nola bihurtu kooperatibako bazkide?
200 €-ko parte hartze sozial bat hartuz, AUPA Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboaren jabekide bilakatzen zara. Alabaina, parte bakoitza jabekidetza agiria da. Eskuin-ezker eta garestiago edo merkeago saleros daitezkeen akzioak ez bezala, Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboaren parte sozialak Kooperatibari eta hasierako prezioan baizik ezin dira saldu. Jadanik bazkidea baldin bazara, kapitalean duzun partaidetza edozein momentutan emendatzen ahal duzu, parte bat edo gehiago hartuz.
Edozein galdera baldin baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez: 09 83 61 91 44 edo e-mailez: aupa@citiz.fr