Aupa, Euskal Herriko Citiz autopartekatzea
Banakako auto bat aurreztu nahi duzu, ez duzu gehiago mantentze edo aparkatze arazorik nahi, eta aldi berean zure lurraldea hobetzen lagundu nahi duzu? Posible da, Euskal Herrian, Aupa autozerbitzuko ibilgailuekin!
Oren bateko, egun bateko edo gehiagoko, ez duzu beste autorik behar, AUPA baduzu!
Praktikoa da: aparkaleku eta mantenu arazoak, eta abar, bukatu dira.
Merkeago da: erabiltzen duzuna baizik ez duzu ordaintzen. Asurantza, mantentzea, erregaia… Dena barne da!
Ekologikoa da: partekatutako auto bakoitzak 8 auto pertsonal ordezka ditzake!
Gure prezioak
Nola ibiltzen da?
Erreserbatzen dut
Auto bat erreserbatu, nahi duzun eperako (oren bat, egun bat edo gehiago) Citiz aplikazioaren bidez, Interneten edo telefonoz.
Bila noaz
Geltokian, ibilgailuaren ateak irekitzen ditut aplikazioaren bidez edo nire ikurrarekin.
Erabiltzen dut
Gakoa hartzen dut. Abiatu! Edozein momentutan, erreserba luzatzen dut aplikazioaren bidez edo telefonoz.
Itzultzen dut
Bukaeran, autoa bere jatorrizko gunean utzi behar da. Ibilgailua libre da beste pertsona batentzat.
Citiz Aupa-rekin, sinple sinplea da!
-
Egunean 24 orduko zerbitzua
-
Hiriko auto ttipitik 7 lekuko ibilgailuraino
-
Aparkatze geltokian bermatua
-
Erregaia barne
-
Asurantza barne eta frankizia murrizteko aukera
-
Egunean 24 orduko telefono dei zentrala
-
Gidari gazteak: Ongi Etorri!
Euskal Herriko auto-partekatzearen eragile bilaka zaitez
Aupa kooperatibak ESSan (Ekonomia Sozial eta Solidarioan) engaiatuak diren bazkideak biltzen ditu, baina baita ere Euskal Herrian mugitzeko molde iraunkorren garapenean lagundu nahi duten herritarrak. Aupan, zure bozak kontatzen du: egin zaitez bazkide!
5 arrazoi Aupako bazkide bilakatzeko:
- Trantsizio energetikoaren desafioari buru egin nahi diot, nire hirian mugitzeko molde iraunkorrak garatzen lagunduz,
- Auto-partekatzearen garapena lagundu nahi dut nire lurraldean,
- Nire ahotsa entzunarazi nahi dut eta auto-partekatze zerbitzua hobetzen lagundu,
- Tresnak, informazioak, bideoak partekatu nahi ditut, komunitate engaiatu batean,
- Tarifa alorreko abantailez baliatu nahi dut.